Bihar arratsaldean aurkeztuko dute 'HutsUnea' etxebizitza hutsak mobilizatzeko programa. Sandiusterrin izango da, 18:00etan hasita, bereziki etxejabeei eta alokairuzko etxebizitza nahi dutenei zuzenduta. Etxebizitza Behatokiak eta Limes inmobiliaria sozialak emango dituzte programa publiko-komunitarioari buruzko azalpenak.