Arantzazura joateko autobusa, larunbaterako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 24a

Arantzazura igoera egingo dute datorren larunbatean, eta bertara joateko autobusa antolatu du Hernaniko Parrokiarteak. Goizeko 07:20etan abiatuko da Biteritik. Izenematea zabalik dago ostegunera arte, parrokiko bulegoan, 15 euroan. Nahi duenak, autobusez zuzenean Arantzazura joateko aukera ere izango du. 13:00ak aldera bukatuko da ekitaldia, eta orduan abiatuko da autobusa bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!