Atxurreko Galarraga eta Saez nagusi, Los 3 Mosqueteros dardo txapelketan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 24a

Galarraga eta Saez, sariak jasotzen.

Duela 10 egun jokatu zen, Burgosko Briviesca herrian, Los 3 Mosqueteros dardo txapelketaren finala. Bertan aritu ziren Atxur tabernako kideak ere, eta 60 bikote baino gehiagoren artean, Hernaniko taldeko bi kidek lortu zuten garaipena: Imanol Galarragak eta Francisco Javier Saezek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!