Sevillako finalerako autobusa, beteta

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 24a

Autobusa antolatu dute Portuko bizilagunek, Hernanitik Sevillara joateko, Realak apirilaren 18an jokatuko duen futboleko Kopako finala ikustera. Eta jakinarazi dutenez, dagoeneko bete dira autobuserako plaza guztiak. Finalaren bezperan, ostiralean, aterako da autobusa Atsegindegitik, gaueko 23:00etan. Itzulera larunbatetik iganderako gauean izango da: Realak irabaziz gero goizaldeko 05:00etan abiatuta, eta galduz gero 02:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!