Lanbideak lantzen aritu dira Aratz Ikastolako hainbat ikasle, LH, DBH2 eta DBH3 mailetakoak; eta lanketa horretatik abiatuta, erakusketa osatu dute. Bihar jarriko dute ikusgai, Biteri kultur etxean. Goizeko 11:00etan egingo dute aurkezpena, eta iluntzeko 21:00ak arte egongo da zabalik, erakusketa ikusteko interesa duen edonorentzat.