Atzietako igogailua eta Sorgintxuloko sarrera itxita bihar, lanengatik

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 22a

GI-2132 errepidetik Sorgintxulora doan bidea, moztuta

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, bihar ezingo da erabili Atzietako igogailua, garbiketa lanak egingo baitituzte. Barruko aldea garbitzeko lanak izango dira. Bestalde, GI-2132 errepidetik Sorgintxulora doan bidea moztuta egongo da astelehenean eta asteartean, 09:00etatik 16:30etara. Erortzeko arriskua duten zuhaitzen mozketa lanak egingo dituzte bertan, eta soilik garraio publikoak izango du bertatik igarotzeko baimena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!