Martxan da San Joanetako kartel lehiaketa, apirilaren 13ra arte

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 21a

2025eko txupinazoa

Aurrez aurre Biterin aurkeztu ahal izango da, baita elektronikoki ere, kultura@hernani.eus-era lana bidalita.

 

San Joanetako kartel lehiaketa martxan da. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 13a izango da. Aurrez aurre egin ahal izango da Biteri kultur etxera eramanda,  baita elektronikoki ere, kultura@hernani.eus helbidera bidalita. 

Aurkeztuko diren lan guztietan 'SANJOANAK 2026' goiburuak agertu behar du, eta kartelaren neurriak 32x48cm-koa behar du izan. Formatu digitaleko lanek gutxienez 300pp-ko erresoluzioa izan behar dute, eta CMYK kolore-eredua jarraitu.

Hizkuntza eta irudien erabilera ez-sexista duten kartelak soilik onartuko dira. Adimen Artifizialarekin edo elkarrizketa laguntzaileekin sortutako lanik ez da onartuko. Egiletzaren adierazpen arduratsua aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek.  

Irabazleak 700€-ko saria jasoko du, erdia eskudirutan eta beste erdia Berriak-eko establezimenduetan erabiltzeko txartel gisa. Azken erabakia herritarrena izango da. Sanjoanetako jai batzordeak aurkeztutako lanen artean lau aukeratuko ditu, eta horien artean bozkatzeko aukera izango dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!