Pasa den asteburuan bezalaxe, biharkoan ere Legution izango dira Hernaniko arraunlariak, bertan ospatuko den Euskadiko Batel Topaketan parte hartzen. Goizeko 10:00etan hasiko da Bizkaia eta Gipuzkoako arraun elkarteen arteko dema.
Aurreko asteko jardunaldiari dagokionez, larunbatekoa Errenterian zen egitekoa, eta igandekoa Getarian. Asteburua hastear zegoela, abisu hori batek uretako edozein jarduera bertan behera utzi zuen. Ondorioz, Errenteriako jardunaldia ez zen jokatu. Igandean, eguraldi iragarpena ikusita, Getarian jokatzekoa zen jardunaldia Legutiora mugitu zen. Bertan, arraunlariak ez ezik, haizea eta euria ere izan ziren protagonista.
Hernaniko arraun elkarteko ordezkari gisa aritu ziren infantil, kadete eta senior mailako arraunlariak. Infantil eta kadeteen kasuan, jardunaldiro bezala parte hartu zuten deman. Seniorrak, ordea, trainerurako prestatzearren egin zuten arraun Legution. Horrela, Hernaniko senior A taldeak lehen postuan amaitu zuen goiza, eta B taldeak bigarrengoan. Kadeteei dagokienez, A taldekoak 8garren azkarrenak izan ziren, eta B taldekoak 14garrenak. Azkenik, infantilek 14garren marka onena lortu zuten.
Gauzak horrela, 10. jardunaldia pasata, infantil zein kadeteak zazpigarren postuan daude sailkatuta Gipuzkoako Batel Ligan. Biharkoan, kadete eta infantil mailako arraunlariek txapelketan murgilduta jarraituko dute, eta jubenil zein senior neskak estropada denboraldirako prestaketa lanekin buru belarri.