Datorren martxoaren 28an, Hernaniko Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskainiko du Udaletxeko arkupetan, arratsaldeko 18:00etan. Hondarribiko Hiria Musika Bandak ere parte hartuko du emanaldian.
Joko diren obra nabarmenen artean Saül Gomez Soler-en 'Golden Land' dago, Valentziako Sumarcàcer herrian inspiratuta dagoen eta kutxu epikoa duen poema sinfonikoa. Azpimarratzekoa da ere Giacomo Pucciniren 'Scossa Elettrica' obra; antolatzaileek «pieza labur eta bizia» bezala deskribatu dute, «umore handiz eta modu koloretsuan deskarga elektriko batek eragiten duen astinaldi bortitza» azaltzen duena.
Kontzertu berezia izango da hura, taldean zortzi urte pasa ondoren, bandako tronboi jolea den Patxi Eseverriren agurra izango baita. Azken kontzertu honetan, Eric Cook-en 'Bolivar' abestia jotzeko ardura izango du Eseverrik, tronboilariek bakarlari bezala jotzeko abesti bat baita.
Alazne Alberdi eta Jorge Pacheco izango dira Hondarribiko eta Hernaniko instrumentu joleak zuzenduko dituztenak, hurrenez hurren.