Hernaniko 30 ikasle izan ziren Lezon ospatutako 3. Piano Jaialdian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 20a

3. Piano Jaialdian parte hartu zuten 30 gaztetxo hernaniarrak, Lezon.

Otsailaren 28an izan zen Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatutako ekitaldia

Otsailaren 28an 3. piano jaialdia ospatu zen, Lezon, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak eta bere baitan dauden Musika Eskolek zein piano irakasleek antolatuta. Ekitaldia hainbat kokagune ezberdinetan izan zen. Hernani Musika Eskolako 30 ikaslek Lezoko Gezala Auditoriumean jotzeko aukera izan zuten.

Pianojole guztiek, jaialdian parte hartzeagatik, diploma bana jaso zuten. Antolatzaileen esanetan, ikasleek ez ezik, bertaratu ziren guztiek ere «pianoaren inguruko musika ekitaldi horretaz gozatzeko aukera» izan zuten. 

 

Adinen araberako mailak

Ikasleak hiru mailatan banatu ziren, adinaren araberakoak. A maila (8-11 urte) osatu zutenak izan ziren Ixune Agirrezabal Rodriguez, Xuhara Alvarez Ibeas, Lola Ariztimuño Gonzalez, Asier Astarbe Abad, Eneritz Bereziartua Romeo, Jare Criado Torres, Itsaso Eguren Cuadros, Arhane Garcia Altube, Aisha Irazusta Recio, Maider Labaien Santos, Elene Leiza Ormazabal, Ianitz Mendez Aira, Ane Sabando Goñi eta Lur Santakiteria Otamendi. 

B mailan (12-14 urte) egon ziren Idoia Dorronsoro Marcos, Naroa Elizegi Rodriguez, Katixa Gartzia Armendariz, Amalur Lopez de Luzuriaga Rodriguez, Maialen Matos Lapeña, Ainara Mujika Laburu, Maddi Pagola Garin, Uxune Pagola Garin, Mikel Segovia Quijano, Irati Torres Risueño eta Aisha Wani Mujika.

Azkenik, C. mailako txandan (15-18 urte) parte hartu zuten Jon Aldave Ibarburuk, Martin Arraztio Fernandezek, Maddi Galarraga Manjarresek, Ignacio Goikoetxea Pizarrok eta Jone Trejo Arraztiok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!