Igandean Hernaniko Aurresku txapelketa ospatu zen Biterin. 2025-2026 ikasturteko Gipuzkoako Aurresku Ligaren laugarren jardunaldia izan zen, eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen, Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
B saileko (14-15 urte) eta D saileko (11-12-13 urte) dantzariek hartu zuten parte. Gazteenek 'Erribera' eta 'Legazpi zortzikoa' dantzak eskaini zituzten; besteek, aldiz, 'Graziana' eta 'Aurkez aurke'.
B saileko lehenengo saria Haizea Arinek (Ataun) eskuratu zuen, bigarrena Helene San Sebastianek (Amasa-Villabona) eta hirugarrena Xalbat Mayak (Errenteria). D sailari dagokionez, Ixone Lorenzo (Lezo), June Aguado (Villabona) eta Mairi Maya (Errenteria) izan ziren sarituak, hurrenkera horretan. Denboraldi amaieran sail bakoitzean ondoen sailkatutako dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako txapelketan parte hartuko dute; A eta B sailekoek maiatzaren 24an Errenterian, eta D sailekoek maiatzaren 16an Legazpin.