Udal zerbitzuetan aldaketak izango dira gaurko jai egunagatik. Gaur eta bihar Udaletxea, Herritarren Harrera Zerbitzua, musika eskola eta euskaltegia itxita egongo dira; Kulturarteko Plaza Feminista eta liburutegia, berriz, gaurtik astelehenera arte. Kiroldegia gaur 08:30-14:00 bitartean egongo da irekita, eta bihar ohiko ordutegiarekin zabalduko ditu ateak.