Gaur jaieguna dela eta, zubi osoan zehar bi pelikula eskainiko dira Biterin. Haurrentzat 'Hoppers', gaurtik igandera 16:45etan. Helduentzat, berriz, 'Torrente, presidente'; hura egunero jarriko dute 19:15etan, eta larunbatean 22:15etan eta astelehenean 16:30etan ere egongo da ikusgai.