Irati Ibeas eta Aiur Betelu txapeldun, Gipuzkoakoan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 19a

Emaitza bikainak lortu zituzten judoka hernaniarrek, kadete mailako Gipuzkoako Txapelketan, joan den asteburuan Urnietan: txapeldun izan ziren Irati Ibeas eta Aiur Betelu, eta azpitxapeldun Oier Gainza. Hori horrela, hirurak ariko dira Euskadiko Txapelketan, martxoaren 28an Oiartzunen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!