Sevillako finalera autobusa antolatu dute Portukoek

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 18a

Portuko gaztetxo taldea, 1987ko Zaragozako finalean.

Realak Kopako finala jokatuko du Sevillan, apirilaren 17an; eta bertara joateko autobusa antolatu dute Portuko auzotarrek. Autobusa ostiral horretan aterako da Atsegindegitik, 11:00etan, eta hilaren 19an egingo du itzulera. Realak partidua irabaziz gero, 05:00etan aterako da Sevillatik; eta galtzen badu, ordea, 02:00etan. Joan-etorriko bidaiaren prezioa 120 eurokoa da.

Autobus hau antolatzearen atzean istorio bat dago. 1987an, Portuko entrenatzailea zen Mikel Irigaraik taldeko hainbat gaztetxo eraman zituen urte hartan Zaragozan Realak jokatu zuen finala ikustera. Atletico Madrilen aurka izan zen partidu hori ere. Gaztetxo horietako batek, aurten gauza bera egin nahi izan du, Portuko zein Hernaniko jendea Sevillara eramateko. Autobusa aurrera ateratzeko, 45 lagunen izenematea da beharrezkoa, eta telefonoz egin behar da: 635 742 345 (Julen).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!