Cesar Orozen hitzaldia, gaur Biterin

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 18a

Marrazkilari eta binetagile nafarrak 'Antso VII. Azkarra, Sutan' eskainiko du, 19:00etan hasita.

Cesar Oroz marrazkilari eta binetagile nafarrak 'Antso VII.a Azkarra, Sutan' izeneko hitzaldia eskainiko du gaur Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Hernani Errotzen elkarteak antolatu du solasaldia.

Elkarteak, aurtengo programari hasiera emateko, hiru ekimen prestatu ditu. Lehenengoa 'Sorgina, banaiz' dokumentala izan zen, pasa den martxoaren 4an; eta bigarrena 'Muñagorri, bakea eta foruak' hitzaldia, hilaren 11n. Hirugarren honek Cesar Orozek sortutako 'Antso Azkarra Sutan!' komikia du erdigune. Egileak plazaratu du Antso VII.ak 1200 urtean, Navas de Tolosako batailan, nola galdu zituen orduko Gipuzkoa, Araba eta Durangalde nafarrak. Obran umorea, historia eta trazu zehatza nahasten ditu Orozek, nafar monarkaren erretratu «desmitifikatzaile bezain erakargarria» egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!