'Gutun bat Kottori' dokumentalaren emanaldia, gaur ikusgai Biteri Kultur Etxean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 18a

'Gutun bat Kottori' dokumentaleko azala. Argazkia: Espidobaita Elkartea

Joxe Angel Altzuguren «Kotto» Soriako espetxean hil zen. Bere bizitza eta bere buruaz beste egitearen arrazoiak azaltzen dira filmean

'Gutun bat Kottori' dokumentalaren emanaldia izango da gaur Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etan. Joxe Angel Altzuguren 'Kotto' beratarrak Soriako espetxean bere buruaz beste egin zuenetik 20 urte igaro berri dira. Horren harira, bere bizitza nolakoa izan zen eta zergatik hil zen azaltzeko dokumentala eratu dute. Garazi San Martin eta Ekhiñe Zapiain dira zuzendaria eta zuezendari laguntzailea, hurrenez hurren. 'Kotto' ezagutzen zuten hainbat lagunen testigantzek osatzen dute beratarraren bizitzaren azalpena. 

2005eko urriaren 31ean aurkitu zuten 'Kotto' hilda bere ziegan, Soriako kartzelean. 2001ean atxilotu zuten lehen aldiz, ETAren laguntzaile izatea leporatuta. Atxiloaldian torturak sufritu zituela salatu zuen, eta hiru urte eta erdi ondoren libre utzi zuten arren, torturek eta atxiloaldiak kalte psikologikoa eragin zioten. Depresioa diagnostikatu zioten. Psikologo eta psikiatrek artatzen zuten, eta medikatua zegoen. 

2005eko urrian berriro atxilotu zuten, eta handik egun batzuetara bere buruaz beste egin zuen. Kartzelean bere osasun egoeraren berri bazutela salatu zuten bere gertukoek eta abokatuek, baina egoera horren aurrean ez omen zuten jaramonik ere egin espetxeko medikuek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!