Biharkoa jai eguna izanik, ez dute ostegunetako ohiko feria jarriko Urbieta kalean, goizean. Aldiz, ostiralean jarriko dituzte zenbait postu bertan; landareak eta haziak saltzen dituztenak, hain juxtu. Janaria eta arropa eta saltzen dutenak ez dira egongo, aurreratu dutenez. Postu kopurua txikia izango da, eta espaloi gainean jarriko dituzte errepidean beharrean. Hortaz, Urbieta kalea zabalik egongo da trafikoarentzat.