Udal zerbitzuak itxita, grebagatik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 14a

Greba Orokorrerako deialdiarekin bat egin dute Hernaniko udal langileek, Udalak aditzera eman duenez. Ondorioz, udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira asteartean. Hiribusak, berriz, zerbitzu minimoak eskainiko ditu: 1 eta 2 lineek bakarrik emango dute zerbitzua, eta 09:30etatik 14:00etara soilik. Gainera, hondakin bilketan ere izango du eragina, Garbitaniako langileek ere grebarekin bat eginda. Astelehenean ez dituzte bilduko ontzi arinak, eta asteartean bueltatuko dira lanera, papera eta kartoia biltzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!