Martxoaren 8aren harira, hitzaldia antolatu du Indar elkarteak, gaur goizerako, Biteri kultur etxean: 'Emakumea eta aniztasun funtzionala'. Natalia Petracca eta Mari Mar Gómez izango dira hizlari, eta doakoa da sarrera. Aurrez izena eman gabe ere bertaratu daiteke.