Erromeria izango da bihar, eta astebete atzeratu dute Kalez Kale Kantari

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 13a

Hileko bigarren larunbata izanik, biharko antolatu du erromeria San Joan Konpartsak. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Atsegindegin izango da ziurrenik, 18:00etan hasita, Oinkada taldearekin. Bestela, Tilosetan egingo dute. Euria eta hotza iragarrita dagoelako aldatu du hileroko zita, hain juxtu, Kalez Kale Kantarik: astebete atzeratzea erabaki dute, martxoaren 21era.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!