Maitasun gutunetan saria, Iñigo Legorburuk

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 12a

Iñigo Legorburu, Sara Aranbururekin batera, Barakaldoko sari banaketan.

Barakaldon lortu zuen saria, 'Garen tropeletik' lanarekin. Bestalde, bere hiru idazlen kaleratu zituzten Errenteriako emakumeen biografiak biltzen dituen liburuan.

Maitasun gutunen lehiaketan lortu du beste sari bat Iñigo Legorburuk, Barakaldon. Euskerazko atalean bigarren saria eskuratu zuen hernaniarrak, 'Garen tropeletik' lanarekin; eta horrekin, laugarrenez lortu du saria bertan, 2017tik.

Bestalde, duela aste batzuk argitaratu zuten Errenteriako emakumeen biografiak biltzen dituen bigarren liburua: 'Errenteriako emakumeen aztarnak'. Eta horretan, Legorburuk egindako hiru idazlan jaso dituzte: Maite Brandariz Barrali eta Saioa Aizpurua Arribasi buruzko bana, eta Somia, Khadija, Fatima eta Hanane protagonista dituena hirugarrena.

Errenteriako Udalak urtero antolatzen du Mariasun Landa biografia lehiaketa, eta horretan saritutako lanekin osatu dute liburua, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!