Ikusmen urritasuna dutenentzat egokituta, arte erakusketa jarriko dute Aratz ikastolako ikasleek, Biterin. Atzoko Kronikan argitaratu zen gaur izango dela erakusketa, baina oker zegoen: bihar izango da, ostiralez, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Erakusketako artelanak ikutzeko aukera izango dute bisitariek, eta horiei buruzko azalpenak ere entzungai jarriko dituzte QR kodeen bitartez. Herritar guztiak gonbidatu dituzte erakusketara gerturatzera.