Gazteen aurresku txapelketa jokatuko da igande honetan Biterin, 25 dantzarirekin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 12a

Dantzari gazte bat, joan den urteko txapelketan, Biterin bertan.

Gipuzkoako Aurresku Ligako laugarren jardunaldia izango da jokoan, goizeko 11:00etatik aurrera. Doakoa izango da sarrera.

Hernanin ere, dantzari gazteak izango dira protagonista asteburu honetan, Goizuetan bezalaxe. Larunbatean Dantzari Ttikien Eguna ospatuko badute goizuetarrek, igandean gazteen aurresku txapelketa jokatuko da Hernaniko Biteri kultur etxean, goizeko 11:00etan hasita. Gipuzkoako Aurresku Ligako laugarren jardunaldia izango da, eta 25 dantzari ariko dira bertan, bi mailatan banatuta.

D mailakoak izango dira dantzatzen aurrenekoak, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak. 13 dantzarik hartuko dute parte, zozketa bidez zehaztutako ordenaren arabera: Nere Sarasola (Zizurkil), Jon Alberdi (Legazpi), Luka Serrano (Lezo), Izadi Arbelaitz (Errenteria), Nora Davila (Zizurkil), Jonu Osinalde (Legazpi), Amets Lizeaga (Lasarte-Oria), Alaitz Agirre (Legazpi), Mairi Maya (Errenteria), Nora Escudero (Legazpi), Maddi Arrastoa (Villabona), Ixone Lorenzo (Lezo) eta June Aguado (Villabona).

B mailakoak ariko dira segidan. 12 dantzari izango dira, 2013-2015 urteen artean jaiotakoak, ondoko ordenean: Araitz Mantxola (Legazpi), Jare Urretabizkaia (Errenteria), Libe Ugalde (Villabona), Xabier Nabaskues (Donostia), Jannik Narbarte (Errenteria), Helene San Sebastian (Amasa-Villabona), Mikele Balenciaga (Legazpi), Haizea Arin (Ataun), Amale Mitxelena (Errenteria), Hugo Haro (Lezo), Lide Sagarzazu (Hondarribia) eta Xalbat Maya (Errenteria).

Bina dantza eskainiko ditu dantzari bakoitzak, mailaren arabera: D mailakoek, 'Graziana' eta 'Aurkez aurke'; eta B mailakoek, berriz, 'Erribera' eta 'Legazpi Zortzikoa'. Hiru epaimahaikidek baloratuko dute haien lana: Jose Luis Vallejok, Katerin Artolak eta Xabier Mendizabalek.

Sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea. Gipuzkoa­ko Dantzarien Biltzarrak antolatu du txapelketa, Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!