'Muñagorri, bakea eta foruak' hitzaldia gaur, Biterin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 11

Eugenio Ibarzabal ekonomialari, kazetari, idazle eta politikariak eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Hitzaldia antolatu du Hernani Errotzenek, gaur arratsalderako, Biteri kultur etxean: 'Muñagorri, bakea eta foruak'. Eugenio Ibarzabal Aramberrik eskainiko du, 19:00etan hasita. Ekonimialaria, kazetaria, idazlea eta politikaria da Ibarzabal.

José Antonio Muñagorri eskribauaren eta Manuel José Zabala Villafuertesko kondearen bizitza aztertu ditu Ibarzabalek, lehenengo karlistadako gertaera tragikoen lekuko hartuta. Ikerketa lana osatu du horrekin: 'Foruak, karlistaldietan euskaldunak borrokara joateko eragile eta euskal gatazkaren muina'. Ikerketa horren ondorioak aurkeztuko ditu gaurkoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!