Ikusmen urritasuna dutenei egokituta, arte erakusketa bihar Biterin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 11

Aratzeko ikasleek jarriko dute, 10:00etatik 12:00etara. Artelanak ikutzeko aukera izango da, eta azalpenak audioen bidez entzutekoa.

Arte erakusketa jarriko dute Aratz Ikastolako ikasleek, bihar goizean, Biterin. Eta oso berezia izango da, ikusmen urritasuna dutenei egokituta prestatu baitute. Horretarako, erakusketako artelanak ikutzeko aukera emango dute, eta era berean, horien testuinguru historikoari eta deskribapen fisikoari buruzko azalpenak entzuteko aukera izango da, QR kodeekin jarriko dituzten audioen bitartez.

Aratzeko DBH4ko eta LH2ko ikasleak aritu dira elkarlanean proiektu honetan. 3D diseinua eta inpresioa landu dute azkeneko hiruhilekoan, eta horretan oinarrituta egin dituzte zenbait lanketa, ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntzeko. Horien artean daude ikastolako zenbait eremu identifikatzeko braille txapak, eta biharko arte erakusketa. Eskulturetako batzuk, ikasleek eurek sortu dituzte.

Goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da erakusketa Biterin, eta herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!