Erraztasunak, konposta egiten hasteko

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 5a

Etxean konposta egiten hasiko diren erabiltzaile berriei «onurak eta erraztasunak» eskainiko dizkie Hernaniko Udalak.

Kanpaina martxan jarri du Her­naniko Udalak, erabiltzaile berriak animatzeko etxean konposta egitera: «erraztasun tekniko, material eta ekonomikoak» emango dizkie, orain arte hondakin organikoa atez ate kudeatu eta beraien kabuz etxean egiten hasten diren herritarrei.

Doan emango die beharrezko materiala: konpostagailua, airez­tagailua, baldea eta gida. Gainera, udal langileek montatuko dituzte konpostagailuak dagokien tokian, eta aurrez aurreko prestakuntza pertsonalizatua ere emango diete erabiltzaile berriei. Horrekin batera, onura ekonomikoak ere eskainiko dizkie Udalak, etxean konposta egiten dutenei: %40ko hobaria izango dute urteko hondakin bilketaren tasan.

Nabarmendu dute, konposta­gailua jartzeko lur-zati bat nahikoa dela (lorategia, baratza, zelaia...), eta ongarria lortuko du­­tela horrela. Izena emateko deia luzatu die Udalak herritarrei, ondoko helbidean: labur.eus/her­­na­ni_etxe­konposta. Informazio ge­hi­­ago­rako, idatzi daiteke hon­da­ki­­nak@hernani.eus helbidera edo 688 675 964 whatsappera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!