'Aitatxo' antzezlana gaur arratsaldean, Biterin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 5a

19:00etan hasiko da emanaldia, eta Unax Uralde hernaniarra da izango da aktore protagonistetako bat.

Dolua ardatz hartuta, benetako gertaera batean oinarritutako antzezlana eskainiko dute gaur, iluntzeko 19:00etan, Biteri kultur etxean: 'Aitatxo'. Anakotz Lasartek sortuta eta Telmo Iruretak zuzenduta, bi protagonista izango dira oholtzan: Unax Uralde hernaniarra, eta Alex Tello donostiarra. Aitak hildako semeetako batekin daukan elkarrizketa islatzen du obrak, «dolua, onarpena eta errealitaterako bi­dea» landuz. Hirugarren emanaldia dute Hernanikoa.

Sarrerak Biterin bertan eta kultura.hernani.eus webgunean daude eskuragarri, 8,5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!