Urtarrilean eta otsailean jokatu zituzten denboraldiko aurreneko lehiaketak, Hernani Gimnastika Klubeko kideek; eta indartsu ekin diote sasoiari, domina sorta ederra pilatuta.
Urtarrilaren 31n, amateurrak aritu ziren Bergaran, eta aurreneko postua lortu zuten jubenilen A mailako taldeak eta Erika Marquez kadeteak. Kadeteen B mailako taldea, berriz, hirugarren izan zen.
Otsailaren 7an eta 8an, berriz, eskola mailako gimnastek izan zuten hitzordua Donostian, emaitza politekin: Irune Alsua eta Eider Salvador nagusi izan ziren infantilen A eta B mailetan, hurrenez hurren; eta Langileko taldea laugarren sailkatu zen alebinetan.
Eta azkenik, otsailaren 14an Portugaleten aritu zen klubeko seniorren A mailako taldea, Peñota Torneoan, ezin hobeto: garaipena ekarri zuten Elene Rodriguez, June Rueda, Nerea Echarri eta June Clemente hernaniarrek, Bizkaiatik.