Odola emateko hitzordua gaur, anbulatorioan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 3a

Gaur izango da martxoan odola emateko zita, Hernaniko anbulatorioan. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango da horretarako aukera, baina aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, goizean zehar, 943 00 78 85 telefonora deituta. Otsaileko emaitzekin pozik azaldu da Hernaniko Odol Emaileen Elkartea, 48 estrakzio izan baitziren. Horregatik, eta bide onetik jarraitzeko, herritar guztiei luzatu diete bertaratu eta odola emateko deia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!