Eguraldi txarragatik zailtasunak izan zituen otsaileko Stock Azokak, eta bertan behera utzi behar izan zuten bigarren eguna. Hori horrela, saltoki askok ezin izan zuten «normaltasunez parte hartu», Berriak elkarteak aditzera eman duenez. Horregatik, ostegun honetarako jarri dute beste hitzordu bat, eta Stock Azoka izango da Plaza Berrin, «establezimenduei zein herritarrei beste aukera bat emateko». Azokak bilduko du tokiko merkataritza berriro, «prezio bereziekin eta aukera interesgarriekin, hiri-merkataritza dinamizatzeko eta herritarrei zein bisitariei gertuko eskaintza ezagutarazteko».
Berriak elkarteak herritarrak animatu ditu bertara hurbildu eta tokiko merkataritza babestera. Era berean, parte hartu nahi duten establezimenduei gonbitea luzatu die, elkartearekin harremanetan jartzeko.