Gazta egin eta arkumeak gertutik ikusteko bi saio, Telleri Zaharren

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 27a

Gipuzkoako Parketxe Sareak beste bi saio antolatu ditu Telleri Zaharren, aurrekoen arrakasta ikusita: arkumeak gertutik ikusi, jaten eman eta gazta egitearen prozesu osoa azalduko du Ramon Mugerzak. Igande honetan izango da aurrenekoa, baina dagoeneko beteta dagoe, eta martxoaren 15erako antolatu dute beste bat. Goizeko 11:00etan hasi eta ordu eta erdi inguruko saioak izango dira. Horretarako, aurrez erosi behar dira txartelak, gipuzkoanatura.eus webgunean. Helduek 12 euro eta haurrek (3-12 urte) 6 euro ordaindu beharko dituzte. Azalpenak euskeraz izango dira, eta ukuiluan lasai ibiltzeko oinetako eta arroparekin joatea gomendatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!