Martxoaren 8ko bazkarirako txartelak, gaur arte salgai, Goiz Eguzkin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 27a

Goiz Eguzkik martxoaren 8an egingo duen babarrun jaterako txartelak salgai daude bulegoan, 25 euroan, eta gaur da erosteko azkeneko eguna. Jauregi jatetxean izango da, eta autobusa Atsegindegitik aterako da 13:30etan. Bestalde, jakinarazi dute Zuzendaritza Batzordeko kide izateko hautagaitzak aurkeztu daitezkeela dagoeneko, bulegoan bertan eskaera orri bat beteta, martxoaren 12ra arte. Era berean, martxoaren 24an egingo duten Ohiko Batzar Nagusian ere, hautagaitzak aurkeztu daitezkeela gogorarazi dute. Batzarrera azaldu ezin duten bazkideek, botoa eskuordetzeko inprimakia bulegoan bertan dute eskuragarri. Eta azkenik, aditzera eman dute eskuragarri dagoela elkartearen 2025eko memoria ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!