Hernaniko AEK euskaltegiak deituta, euskalgintzari buruzko batzar irekia izango da gaur Biterin, arratsaldeko 17:30etan hasita. Joan den urtean hasi zuen AEKk «euskalgintzaren diskurtso eta praktika berritzeko hausnarketa prozesua», eta herritar eta eragileekin bilerak egin dituzte. Lanketa horretatik ateratako ideiekin osatu dute «proposamen ireki bat», eta hori aurkeztuko dute batzarrean.