Lezaun eta Jaitzera irteera, Herrilurrek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 26a

Herrilur Kontsumo Taldeak antolatuta, egun osoko irteera egingo dute apirilaren 18an, Lezaun upategira eta Jaitz herriko gatzagara. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Hernanitik autobusean, eta Jaitzen egingo dute aurreneko geldialdia, bertan gatza modu tradizionalean nola ateratzen duten ikasteko. Ondoren, Lezaun upategira joango dira, bisita gidatua egin eta bazkaltzera. Joan nahi duenak, aldez aurretik eman behar du izena: info@herrilur.eus helbide elektronikora idatzita, edo 623 402 067 telefonora deituta. 55 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!