Eguraldia zela eta bertan behera gelditu zen Zuhaitz Eguna larunbat honetan ospatuko dute, eguraldia ona lagun izanda. Gaur arte egongo da izena emateko aukera, ospakizunean bertan zein larunbatean autobus zerbitzua erabiltzekoa.
Katiuskak jantzita Saratsain erreka ingurura gerturatuko dira herritarrak, haltza bana landatzera. 51. aldia da Zuhaitz Eguna ospatzen dela, eta datorren eguraldi onarekin, egun ederra espero dute antolatzaileek.
Izena emateko azken aukera, gaur
Urtero lez, LH 3. eta LH4. mailako ikasleek Zuhaitz Egunean parte hartzeko aukera izango dute. Gaur amaituko da apuntatzeko epea, beraz, Zuhaitz Egunean parte hartu nahi izanez gero, aprobetxatu azken aukera. Apuntatu direnentzat, Udalak Hernanitik zein Ereñotzutik landaketa-gunera autobus zerbitzua eskainiko du, eta horretarako ere, izena eman behar da. Kasu honetan, QR bidez egin beharko da.
Landaketa eta ondoren hamaiketakoa
Larunbat goizerako plan polita antolatu du Udalak, Hernani Burujabeko Sagarreta natur taldearen eta Mendiriz Mendi elkartearen laguntzarekin. Denen artean Goizpasa konpletoa antolatu dute: Zuhaixka berrien landaketa eta ondoren hamaiketakoa.
Goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Hernaniko Elkano kaletik, eta hamar minutu beranduago, hau da, 09:10etan igaroko da Ereñotzutik. Behin landaketa amaituta, Ereñotzuko frontoian hamaiketakoa egingo dute parte hartu dutenen artean. Itzulerako autobusa 13:00etan aterako da Ereñotzutik Hernanira.
Informazio gehiago behar izanez gero, ingurumena@hernani.eus helbidera edo 943 33 70 31 telefono zenbakira deitu daiteke.