Lau hitzordurekin dator Zilegi Eskola aste honetan, Hernanira: gaur bertan izango dira horietatik hiru, eta bihar laugarrena. Horrela, gaurkoan, zine saioa izango dute 09:30etan, eta Irene Arrarats euskaltzainarekin solasaldia 18:00etan, biak ere AEKn. Eta gaur egingo dute euskal dantzen saioa ere, 18:00etan Langile Ikastolako gimnasioan. Bihar, berriz, zine saioa izango da berriro, 18:00etan AEKn. Herritar guztiei irekitako saioak dira denak, baina komeni da aldez aurretik izena ematea: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita, edota 663 043 314 telefonora deituta.