Urteko lehenengo ibilaldia bihar, Amherrek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 21a

Ibilbide Morearen planoa, Hernaniko Plazan.

Bihar goizean egingo du urteko lehenengo ibilaldia Amher elkarteak. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Plazan, eta Hernaniko Ibilbide Morea osatuko dute, 2023an inauguratu zena. Bi ordu inguruko paseotxoa izango da, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera: «Bizi garen lekua ezagutu, eta Hernaniko bizilagunen artean ezagutzak eta esperientziak partekatzea da ibilaldi hauen helburua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!