Turkian aritu zen Aitor Lizarazu aurreko asteburuan, Istanbuleko hyrox proban. Eta podiumean izan zen beste behin, baina oraingoan banakako proban. Bigarren sailkatu zen hernaniarra, mundu osoko 194 partehartzaileren artean, proba 56:46 denboran osatuta. Jannik Czapla alemaniarrak (55:46) bakarrik hartu zion aurrea, eta Oli Flicker ingelesak (57:07) osatu zuen podiuma.