Martxoak 8ari begira, hitzaldia antolatu du Itaiak gaurko. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Biteri kultur etxean. Itaiako kideek azaldu dute, «emakume langileen zapalkuntza aztertu eta horri aurre egiteko norabide estrategikoaz eta proposamen politikoaz» arituko direla. Antolakundeak orain gutxi egin zuen Andoainen bere lehenengo kongresua, eta bertan ezarritako oinarri politikoez sakontzeko aukera emango du gaurko saioak. Hari beretik, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako deialdia egin dute, eta mobilizatzera deitu dute martxoaren 8an, 13:00etan Gudarien plazan.