Ortzi Moralek zilarrezko domina, eta Irati Mugikak CDHko marka

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 19a

Atletismoko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen duela 10 egun, Donostiako belodromoan; eta lorpen ederrak izan zituzten CD Hernaniko atletek. Bereziki nabarmenak izan ziren bi kidek lortutakoak. Ortzi Moralek, batetik, zilarrezko domina kolkoratu zuen jauzi hirukoitzean, 16 urtez azpikoetan, 10,94 metroko jauziarekin. Eta Irati Mugikak, bestetik, CD Hernaniko marka bota zuen 800 metroko proban: 2:22.83 denboran gelditu zuen kronometroa, eta Maria Luisa Etxeberriak duela 44 urte jarritako marka (2:27.00) ia lau segundutan gainditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!