'Arrakastaren rave eternalean' diskoa kaleratu du Superlore musika taldeak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 19a

Meltdown eta Kyxo taldeetako kide ohiek sortu dute Superlore, eta aurreneko lana osatu berri dute.

Superlore musika taldea sortu dute Meltdown eta Kyxo taldeetako kide ohiek, bat eginda; eta dagoeneko kaleratu dute proiektu berriaren aurreneko lana: 'Arrakastaren rave eternalean' diskoa argitaratu berri dute, sei abestirekin osatutakoa.

Post-harcore, pop punk eta emo rock estiloak uztartu dituzte, eta Basement, Title Fight eta Viva Belgrado bezalako taldeen eragina nabari da kantuetan, aurreratu dutenez: «Arrakastaren kontzeptu zabal eta lausoari ikuspuntu desberdinetatik heltzen dio kantu bakoitzak».

Entzungai daude plataforma guztietan, Spotifyn izan ezik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!