Gaur kaleratuko du bere single berria Olatz Zugasti abeslari hernaniarrak: 'Lur naroetara'. Plataforma digital guztietan izango da entzungai. «Kantu barnerakoia» da 'Lur naroetara', sehaska-kantu aire bat daukana: «Babesaren eta itxaropenaren xuxurla darion abestia, neguko aztiak, bidaia eta barne-argia lur emankorretarako gidari gisa iradokitzen dituena», aurreratu du Kantaita Enea disketetxeak.