Martxoaren 8ko bazkarirako txartelak salgai, Goiz Eguzkin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 19a

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, bazkaria antolatu du Goiz Eguzki jubilatuen elkarteak, martxoaren 8an. Babarrun jatea egingo dute Jauregi jatetxean, 14:00etan hasita; eta autobusean abiatuko dira 13:30etan Goiz Eguzkitik. Bazkarian parte hartu nahi duenak, txartela eskuratu beharko du aldez aurretik, 25 euroan. Atzotik daude eskuragarri, Goiz Eguzkiko bulegoan, otsailaren 27ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!