LAB sindikatuak gogorarazi du gaur egingo dela Hernaniko Greba Batzordearen bigarren bilera irekia, martxoaren 17rako sindikatuek deitu duten Greba Orokor deialdia prestatzeko. Arratsaldeko 19:00etarako jarri dute hitzordua, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bilera honetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, izan eragileak zein norbanakoak.