Ezin izan zion Imanol Ansaren sasoi puntu izugarriari eutsi Endika Barrenetxeak, eta 19-30 galdu zuen joan den larunbatean, Buruz Buruko Masters Txapelketaren semifinaletako ligaxkan. Horrela, urnietarrak lortu du finalerako aurreneko txartela, eta hernaniarrak datorren larunbatean izango du jokoan bigarrena: Aritz Juanenearen kontra jokatuko du partidu erabakigarria, 15:15etan Galarretan.