Portaletera eski irteera egingo du Mendiriz Mendik, asteburu honetan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 17a

Asteburu osoko irteera egingo du Mendiriz Mendik aste honetan, otsailaren 21ean eta 22an: Portalet ingurura joango dira, mendiko eskian zein erraketekin aritzera. Larunbat goizeko 06:00etan abiatuko dira autobusean Atsegindegitik, eta bi egunetan egingo dute irteera bana: Portalet-Somporten eta Arnousen mendiko eskia, eta Portaleten eta Monjeseko lepoan erraketak. Canfranceko Sargantana aterpetxean pasako dute gaua. Asteburu osoa 85 euro dira elkarteko bazkideentzat, eta 100 euro bazkide ez direnentzat. Prezioaren barruan daude autobusa eta pentsio erdia aterpetxean. Materialaren alokairua, forfaita eta gainerako janaria norberaren esku geratzen dira. Gainera, abixatu dute aterpetxean mantak bai baina maindirerik ez dela izango, eta gomendatu dute lo-zakua edo maindire-zakua eramatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!