Zinkoeneako eta Gartzia Goldaratzeko asfaltatze lanak bukatuta, beste gune batzuetan arituko dira aste honetan. Montebideo kaleko zati bat asfaltatu zuten atzo, eta Sorgintxulon eta Marielutsen egingo dituzte hurrengoak, gaur eta bihar. Sorgintxulon, Meabeko autobus geltokirainoko zatia asfaltatuko dute; eta Marielutsen, auzoko sarrera. Horiek ere eragina izango dute trafikoan: Marielutseko sarrera itxita egongo da, lanek iraun bitartean.