Miguel Lujanbio Zapirain hernaniarra hil zen larunbatean, 89 urterekin. Herrian oso gizon ezaguna zen, Hernaniko elkarte eta talde asko eta askori lagundu baitie urtetan, borondatez eta eskuzabaltasunez. Guzti-guztien errifak saldu ditu urtetan, bere kazadoraren barruko aldean bata bestearen ondoan jarrita. Borondatez aritu zen, baita ere, ia hiru hamarkadaz Hernaniko Musika Bandaren kontzertuetan programak banatzen, eta entsaioetan ere bidelagun. Eta halaxe egiten zituen ospitalera bisitak ere, ingresatuta zeuden hernaniarrengana.
Herritarren oroimenean gordeta geratuko da bere ohiko agurra ere: «Aio politta!».
Aio Miguel, eta eskerrik asko egindako lan guztiagatik!