Turinen garaipena lortu ondoren, bigarren sailkatu ziren Aitor Lizarazu hernaniarra eta Igor Arruti urnietarra Bilboko Hyrox proban, Europako zirkuituko bigarrenean. Joan den larunbatean jokatu zen, eta binakako Munduko Txapelketarako puntu sorta ederra pilatu dute berriro. 50:52 denboran gelditu zuten kronometroa, eta 163 bikoteren artean, Xavier Dufour eta Martin Lecorgne frantziarrek (49:56) bakarrik hartu zieten aurrea. Turkian izango da hurrengo proba, Istanbulen, asteburu honetan; eta bertan, banakako proban ariko da Lizarazu.